Igel gardenak

Igel gardenak
2007/11/01 | Elhuyar

Hiroshima Unibertsitateko ikertzaileek lau hankako lehen animalia gardena sortu dute. Japoniako igel arrunta da, Rana japonica, baina azala gardena du; horri esker, barruko organoak eta beste egiturak ikusten zaizkio. Hori lortzeko, azal argia ematen duten gene errezesiboak zituzten igelak gurutzatu dituzte ikertzaileek. Esperimentuetan erabiltzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan, igela patentatzeko asmoa dute.

1
236
2007
11
028
Genetika
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila