IBMk disko gogorren edukiera eraberritu du

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa


IBMk garatu berri duen teknologia berriak disko gogorren edukiera eta dentsitatea izugarri handi dezake eta 400 Gb-raino iritsi. AFC (antiferromagnetically coupled) izeneko teknologia horrek rutenio-geruza mehe bat ezartzen du disko gogorra osatzen duten diskoen gainean, eta horrela, horietako bakoitzak edukiera handiagoa du. Berrikuntza horrekin, disko gogorrak ez dira garestitzen, AFCak diskoaren dentsitatea eta edukiera handitzen baititu, diskoak edo biltegiratze-buruak gehitu beharrik gabe.

Oraingoz teknologia ez dago guztiz garatuta, baina une honetan disko gogor batek 20 Gb-ko edukiera baldin badu hazbete koadroko, IBMk kaleratu dituen disko gogor berrien 25,7ko edukiera dute, eta 2003an hazbete koadroko 100 Gb-ko edukiera lortzea espero dute. Horrela, PCrako disko gogor arrunt batek 400 Gb-ko edukiera izango du eta eramangarrietako batek 200 Gb.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila