IBM ehun megahertzetik gora

Mikroprozesadoreen erlojuak duen abiaduran IBM etxea 100 MHz-eko muga laster gainditzekotan da. Berez 50 edo 66 MHz-etan 486 prozesadoreetan erabilitako printzipio teknologikoan oinarrituz, hiru aldiz abiadura handiagoko 486 prozesadorea atera nahi du.

Berri honek bi gauza frogatu nahi ditu: batetik mikroprozesadore klasikoak oraindik ere garatzeko eta RISC txipei lehia egiteko gauza direla, eta bestetik, Intel hornitzaile delarik ordenadoregileek beren makinen prestazioak hobetzeko ahalmen teknologikoa manten dezaketela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila