Basque Research euskal ikerketaren atariak urtebete egin du ekainean.
2002. urtean jaio zen atariak dagoeneko bere lekutxoa topatu du euskal ikerketaren munduan. Gaur egun, batezbeste 2.300 bisitari ditu hilean, eta 78 berri-emaile, 54 kazetari eta 174 pertsona daude alertetan izena emanda. Basque Research atariaren datu-baseak 263 berri, 218 ekitaldi eta 152 fitxa ditu Euskal ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren direktorioan.
Hori guztia ospatzeko asmoz tesi-lehiaketa antolatu dugu. Bertan 2001-2004 urteen artean aurkeztutako doktore-tesiak onartuko dira, betiere, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten ikasketen ingurukoak. Irabazleak bidaia bat irabaziko du. Tesiak jasotzeko azken eguna irailaren 15a izango da. Lehiaketaren inguruko informazioa eta oinarriak www.basqueresearch.com helbidean aurkituko dituzue. Animo eta parte hartu!