Hurrengo deia Martetik dator

ESA

Europako Espazio Agentziaren asmoak betetzen badira, datorren urtean zazpi espazio ontzi egongo dira Marten aldi berean: NASAren bi ibilgailu, ESAk bidaliko duena, japoniarren espazio-ontzi bat eta dagoeneko Marteren orbitan dauden ESAren bi espazio-ontzi. Haiek bidalitako datuak jaso eta Lurretik hara mezuak bidaltzean komunikazio-arazorik ez izateko, antena bat jarri nahi du ESAk Australian. 630 tonako pisua eta 35 m luzera izango ditu eta ESAren misioen eta bere operazio-zentroaren arteko zubi nagusia izango da.

Antena berri horri esker, komunikazio-arazorik ez izatea espero dute. Izan ere, espazio-agentzia bakoitzak maiztasun desberdinak erabiliko ditu seinaleak igortzeko. Espazio-ontzien eta ibilgailuen arteko komunikazioa, ordea, zailagoa izango da, baina dagoeneko ari dira lanean irtenbidea aurkitzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila