Huntington gaixotasunaren sendabidea ote?

Stanford Unibertsitateko ikertzaileek Huntington gaixotasunari aurre egiteko tratamendu posiblea aurkitu dute. Gaixotasunaren aurkako garunaren erreakzio naturala bultzatuz, Huntington gaixotasuna imitatzen duen gaitza zuten arratoietan biziraupena handitu eta dardarak gutxitzea lortu zuten.

Huntington gaixotasuna gene baten funtzionamendu okerrean datza. Huntingtin deituriko geneak proteina baten amaieran 6tik 34ra glutamina-molekula sintetizatzen ditu. 36 glutamina edo gehiago sintetizatzean sortzen da gaixotasuna, ondoren molekula horiek bata besteari lotu eta garunaren kolapsoa eragiten dute.

Arratoiak cystamina deituriko konposatu batez tratatu ondoren biziraupena % 20 luzatu eta dardarak apaldu egin zirela ikusi zuten. Cystaminak garuna babesten duten hiru gene aktibatzea eragin zuela ikusi zuten eta, ondorioz, konposatuak garunaren autodefentsan laguntzen duela aurkitu zuten. Horrela, cystamina eta beste konposatu batzuk erabiliaz, gaitzaren aurkako tratamenduan bide berri bat ireki da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila