Hubble-k zulo beltza aurkitu du

Hubble espazio-teleskopioak ateratako argazki batzuetan zulo beltz erraldoi bat aurkitu da. Eguzkiak baino 2,6 mila milioi aldiz masa handiagoa du eta M87 galaxia erraldoiaren erdian kokaturik dago. Galaxia honetako izarrak nodo baten inguruan kontzentraturik daude. NASA-ren iritzian badirudi masadun zulo beltz baten grabitate-eremuan daudela.

M87 galaxia 52 milioi argi-urteko distantziara dago eta 100 mila milioi izar ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila