Hoztu al da hormigoia?

Obra batean, eraikitakoa erabiltzen hasi edo lanarekin jarraitu aurretik, hormigoiak trinkotasun jakin bat lortu duela eta zama astunak jasateko gai dela ziurtatu behar da. Horretarako, Pennsylvania Estatuko Unibertsitateko ingeniari-talde batek sistema automatiko “adimendun” bat garatu du.Sistema horrek, programa baten bidez, tenperaturaren datuak aurretik zehaztutako gogortasun-eskala batera bihurtzen ditu.

Hormigoiaren barneko tenperatura neurtzeko, termometro digitalen teknologia bera darabil, txip batean gordeta dagoena. Txip hori programatuta dago eta komunikazio-sistema zelular bat dauka. Hormigoia bota aurretik, tenperatura-sentsorearen hariak hormigoi-moldeetan sartzen dira. Hormigoia isuri ondoren, kableak neurgailuarekin konektatzen dira eta neurgailua, era berean, telefono digital batekin. Horrenbestez, telefono horretara deitzea besterik ez da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila