Hotza Antartikako ornogabeak hiltzen ari da

Lurra berotzen ari dela ehunka aldiz entzun eta errepikatu dugu eta, hara non, Estatu Batuetako zientzialariek Antartika hoztu egin dela adierazi duten. Haien arabera, azken 35 urteetan Antartikako klima hoztu egin da. Oro har, klima-ereduek beroketa nabarmenagoa iragartzen dute eskualde polarretan, eta hala gertatu da Antartika penintsularrean, baina Antartika kontinentalean badirudi gauzak bestelakoak direla.

McMurdo bailara lehorrak behintzat, Antartika kontinentaleko izotzik gabeko eskualde zabalenak, 1986tik 2000ra urteko 0,6 gradu zentigradu hoztu dira. Jaitsierak handienak udaran eta udazkenean izan dira. Udarako tenperaturak Antartikako ekosistema lurtarren motorra dira eta, ondorioz, hozketaren eraginak oso larriak izan daitezke. Ikertzaileen kalkuluen arabera, ornogabe lurtarrak urteko % 10 gutxiago dira. Horiek gabe, zizareak batik bat, sistema trofikoak gainbehera egin dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila