Hostoak lore-lanetan

Europako palmondo nanoa intsektuez baliatzen da polinizatzeko. Beste landare asko bezala, beraz. Baina beste landareetan loreak egiten ditu intsektuak erakartzeko ahalegin guztiak, kolore ederrez edo usain gozoz jantziz. Palmondo nanoaren loreek, ordea, ez dute usainik eta ez dira urrunetik bereizten. Izan ere, landare honen hostoak dira usain erakargarria isurtzeaz arduratzen direnak. Frantziako CNRS erakundeko ikertzaileek egin dute aurkikuntza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila