Hosto gorriak, minak dauden seinale

(Argazkia: Aresa Biodetection).

Lur azpiko minei antzemateko landare transgeniko bat garatu dute Danimarkan. Eraldatu duten landarea Arabidopsis thaliana da, ziapearen gertuko ahaidea, eta minek isuritako nitrogeno dioxidoaren eraginez hostoak gorritu egiten zaizkio.

Hostoen kolore gorria jatorrizko landareak udazkenean hartzen duen kolore bera da; izan ere, udazkenean hostoak gorritzen dituen pigmentuaren ekoizpena zuzentzen duen genea eraldatu dute, antozianina izeneko pigmentuarena, alegia. Horrela, sustraietatik nitrogeno dioxidoa barneratzen denean, antozianina ekoizten du landareak, hostoak gorritu egiten dira eta nabarmen geratzen da azpian mina dagoela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila