Naturarako Nazioarteko Fondoa (WWF) erakundeak adierazi duenez, Japoniako kanpo-laguntzarako programa (Munduko handiena) munduko oihan tropikala hondatzen laguntzen ari da.
Japonia zur tropikaleko munduko inportatzailerik handiena da: 1986.ean nazioarteko merkatuaren %29 hartu zuen. Zur hau Japonian boomean dagoen eraikuntz industrian erabiltzen da batez ere. WWFren arabera Japoniara heltzen ari den zuraren %70 Malaysiako Sarawak eta Sabah estatuetatik dator. Eskualde horietan botatzen ari diren basoek, biologiaren ikuspegitik munduko ekosistemarik interesgarrienetakoak gordetzen dituzte.
WWFren txostenak, Japoniako kanpo-laguntzak praktika horiek bultzatzen dituela dio. Japonia kanpo-laguntzen eremura etorriberria izanik, lehenago beste batzuek eginiko akats berberak neurri handiagoan errepikatzen ari dela dio txostenak. Esaterako, eskualde urrunetako komunikazioa (errepide eta azpiegiturak) hobetzeko diren laguntzek Japoniako zur-konpainiei bertara hurbiltzeko eta basoa botatzeko aukera ematen die.