Zientzialariek hondakin nuklearretan ugaria den iodo-129 isotopoa iodo-128 isotopo bilakatzea lortu dute. Bi isotopo horiek erradioaktiboak dira, baina azken horrek erdibizitza askoz txikiagoa duenez, errazago deskonposatzen da; horrenbestez, ez da hain kaltegarria.
Eraldaketa horretarako laser batez baliatu dira. Laser horrek gamma izpiak igorri eta iodo-129 lagin baten kontra talka egitean, neutroi bat askatzen du; ondorioz, iodo-128 isotopoa sortzen da.
Iodo-129aren jatorria erreaktore nuklearrak dira. Izan ere, erreaktore horietan gertatzen diren uranio-atomoen arteko fisio erreakzioen bidez ‘jaiotzen’ da.
Isotopo horiek gizakietan tiroideetako arazoak sortzen dituzte, tiroidetako minbizia besteak beste, barneratuz gero, gorputzean metatzen bait dira.