Hondakin erradioaktiboen kontrako molekula

Hondakin erradioaktiboak tratatzeko ikerketetan urrats bat aurrera eman dela diote zientzilariek. Izan ere kalixareno izeneko molekula prestatu dute eta badirudi etorkizun oparoa duela. Pintza kimikoa bailitzan lan egiten du molekula horrek. Elementu erradioaktiboa disoluzioan preso hartu eta gero komeni den lanerako libre uzten du.

Molekula ia ez da uretan disolbatzen eta behin baino gehiagotan lan egin dezake. Kalixarenoak ez dira kontsumitzen eta erabilita ere ez dira hondatzen. Oraingoz zesio 137 elementua (30 urteko batezbesteko bizia du) eta zesio 135 elementua (2,9 milioi urteko batezbesteko bizia du) harrapatzeko baino ez dira erabiltzen.

Ikerlariak zortzi hilabete daramatzate gaia ikertzen eta ez dute uste hamar urte baino lehen aplikazio industrialak martxan jarriko direnik. Frantziako CNRS, COGEMA eta beste hainbat erakundek hartu du parte proiektu honetan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila