1.- Gizabanakoen osasunaren babesa: Hondakin erradioaktiboak gizabanakoen osasunaren babesa maila onargarrian ziurtatuta kudeatu behar dira.
2.- Ingurugiroaren babesa: Hondakin erradioaktiboak ingurugiroaren babesa maila onargarrian ziurtatuta kudeatu behar dira.
3.- Babesa estatuen mugetatik at: Hondakin erradioaktiboak estatuen mugetatik kanpoko gizabanakoen osasunaren gaineko eraginak eta ingurugiroaren gaineko eraginak kontuan hartuta kudeatu behar dira.
4.- Ondorengo belaunaldien babesa: Hondakin erradioaktiboen kudeaketak kontuan hartu behar du ondorengo belaunaldietan aurrez onartutako osasunaren gaineko eraginek ez dutela orain onartzen direnak baino handiagoak izan behar.
5.- Zamak ondorengo belaunaldietan: Hondakin erradioaktiboen kudeaketak kontuan hartu behar du ondorengo belaunaldietan zama onartezinik ez duela sortu behar.
6.- Estatuetako lege-antolaketa: Hondakin erradioaktiboen kudeaketa estatuko lege-antolaketa egoki baten barne egin behar da. Legeak ardurak ondo kokatu behar ditu eta erakunde independenteek kontrolatzeko xedapenak eman behar ditu.
7.- Hondakin erradioaktiboen sorkuntzaren kontrola: Hondakin erradioaktiboak minimo praktiko batean mantendu behar dira.
8.- Hondakin erradioaktiboen sorrera eta kudeaketaren arteko menpekotasuna: Hondakin erradioaktiboen sorrera eta kudeaketaren arteko urrats guztiak zuzentasunez kontuan hartu behar dira.
9.- Biltegien segurtasuna: Hondakin erradioaktiboetarako instalazioen segurtasuna, hondakinek aktibo irauten duten denbora osorako ziurtatu behar da.