Hizkuntzak XXI. mendean

Europako erdialdean eta ekialdean zortzi milioi juduk hitz egiten zuten jidish hizkuntza Bigarren Mundu Gerra baino lehen, baina orain bi milioik baino ez dute ulertzen.

Martin Haspelmath hizkuntzalari alemanak adierazi duenez, munduan gaur egun mintzatzen diren 7.000 hizkuntzetatik % 90 galdu egingo dira XXI. mendean zehar. Gizateriaren historian 15.000 hizkuntza inguru mintzatu izan dira guztira, baina horien erdiak baino gehiago betiko hil dira.

Europako Kontseiluak desagertzear dauden hizkuntzak babesteko programak ditu eta Jidish hizkuntzari laguntzeko da horietako bat. Europako erdialdean eta ekialdean zortzi milioi juduk hitz egiten zuten Bigarren Mundu Gerra baino lehen, baina orain bi milioik baino ez dute ulertzen. Hizkuntza horren transmisioa erlijioaren bidezkoa baino ez da eta literatura zein prentsa jidisha kinka larrian dira.

Txagatai izeneko hizkuntza da azkenetan den beste bat. Kazakhstan-go Makhsud Shafigi izeneko 62 urteko jaun batek baino ez daki turkiera, kazakhera eta mongolieraren nahastea den eta letra arabiarrez idazten den hizkuntza hau. Gengis Khan enperadoreak XIII. mendean inposatu zuen bere inperioa “batzeko”. Shafigi jauna kazakh/ /txagatai hiztegi elebiduna egiten ari da, ahal den guztia jasota gera dadin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila