Frantziako hego-mendebaldeko Cussac-eko koba batzuetan aurkitutako akuaforteak inoiz aurkitu diren zaharrenetakoak direla uste dute zientzialariek. 200 marrazki baino gehiago daude eta, guztira, kilometro erdia baino gehiago estaltzen dute.2000. urtean aurkitu bazituzten ere, orain arte ez dute horren berririk eman.
Adituen arabera, 30.000 urtetik gora izan ditzakete. Hori horrela bada, bigarren zaharrenak izango lirateke. Orain arte aurkitutako grabatu zaharrenek 32.000 urte dituzte eta Frantziako Ardèche eskualdeko Chauvet-Pont-d’Arc koban daude.
Cussac-en aurkitu dituzten grabatuetan, hegaztiak, mamutak eta pertsonak ikus daitezke. Irudiak ondo zainduta daude eta oso bereziak dira. Pertsonak eskema antzean irudikatuta daude; hartara, emakumearen gorputza irudikatzeko, adibidez, pubiseko triangelua bakarrik margotu zuten.