Historiaurreko artea Britainia Handian

Duela 12.000 urteko hiru animaliaren irudiak aurkitu dituzte Creswell-eko amildegietako leizeetan, Britainia Handian. Ahuntza, beltxarga eta hegazti harrapari bat izan daitezkeela adierazi dute adituek.

Harritzekoa da orain arte historiaurreko zein artelan gutxi aurkitu diren Britainia Handiko leizeetan, batez ere, garai hartan Britainia Handia kontinenteari lotuta zegoelako. Kontinentean margoak egiten zituzten giza taldeak zeudenez, pentsatzekoa da Britainia Handian ere egongo zirela.

Garai hartako hain margo gutxi aurkitu izana inguru hartako klima hezeari leporatu diote batzuek, hezetasunaren eraginez artelanak hondatu egin direla uste baitute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila