Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) gorputzean sartu eta gaixotasuna agertu arte hainbat denbora pasa ohi da. Baina kutsatuta daudenen % 2ak, gutxi gorabehera, ez du hies gaixotasuna garatzen. Eta horren arrazoia aurkitzea izan da ikerketa askoren helburua. Aaron Diamond Hiesa Ikertzeko Zentroko ikertzaileen emaitzen arabera, hiru proteina dira horren erantzule: α-defensin-1, -2 eta -3. Dirudienez, proteina horiek birusa erreplikatzea eragozten dute. Ikerketa egin dutenen ustez emaitza horrek bide eta itxaropen berriak irekitzen baditu ere, beste hainbat ikertzailek zalantzan jartzen du defentsinek hiesetik babesten dutenik.