Hiru mila presa baino gehiago

Hamaika mila milioi dolar erabiliko dituzte Indiako Narmada ibaian eta bere adarretan presak egiteko. Ibai hori 1.300 kilometro luze da eta bertan munduko zentral hidroelektriko handienetakoak egin nahi dira. Guztira 30 presa erraldoi, 135 presa ertain eta 3.000 presa txiki egingo dituzte.

Lanak jadanik hasiak dira eta ibai ondoko 245 herrietatik 200.000 biztanle baino gehiago desplazatu behar dituzte. “Narmada salbatu” izeneko herri-mugimenduarentzat “gizakiak sekula egindako hondamen handiena” da. Proiektugileek diotenez berriz, ura izateko bide bakarra da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila