Bideoaren munduak izugarrizko abiadaz egiten du aurrera. Berrikuntza baten ohiartzuna oraindik bukatu ez denean berriaren lehenago notak entzuten ditugu. Bideoaren azken berrikuntza hiru dimentsiorekin erlazionaturik dago. Toshiba etxeak hiru dimentsiotan filmatzen duen bideo-kamera plazaratu berri du.
1, 67 kg bakarrik pisatzen ditu eta VHS-C formatoa darabil. Irudiak bi objektibo desberdinetatik jasotzen ditu, bi hargailu desberdinez biltzen ditu eta bi irudiak batera proiektatzen ditu. Hiru dimentsioen inpresioa izateko, betaurreko bereziak jantzi behar dira.