Hiper, fusio-proiektu berria

Hiper, fusio-proiektu berria
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: Hiper)

Hiper (High Power Laser Energy Research) fusio-proiektu berria abiarazi du Europako Batzordeak.

Fusio-erreakzioa hidrogenoaren bi isotopo --deuterioa eta tritioa-- elkartzean, eta helio-atomoa, neutroi bat eta energia-kantitate izugarria askatzean sortzen da. Erreakzio hori gertatzeko, erregaia tenperatura altuan berotu behar da. Giro-tenperaturan, materia berotzean hedatu egiten da, eta, atomoak bereizi ahala, haien artean elkartzeko probabilitatea txikitu egiten da. Atomo horiek elkartzeko, ezinbestekoa da erregaia toki txikian gordetzea.

Hiper proiektuak zenbait laser erabiliko ditu deuterioz eta tritioz osatutako erregaia konprimitzeko. Modu horretan, erregaiaren atomoak elkartu egiten dira, eta haien arteko erreakzio-probabilitatea handitzen da. Jarraian, erregai hori potentzia handiko laser baten eraginpean jarriko dute, erregaiaren tenperatura handitzeko eta fusio-erreakzioa abiarazteko.

1
247
2008
11
023
Fisika
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila