Arratoiak eta saguak erresistenteak dira hiesaren aurrean. Hori eragozpen handia da ikertzaileentzat, eta beste animalia-eredu batzuk bilatu behar izan dituzte hiesa ikertzeko. Orain, Alemaniako Heilderberg-eko Unibertsitatean, genetikoki eraldatutako arratoi bat sortu dute, hiesaren aurkako hainbat botikaren eragina probatzeko baliagarria.