Hibridoei ugaltzea galarazten dieten geneak

Hibridoei ugaltzea galarazten dieten geneak
2009/01/01 | Elhuyar

Saguetan eta fruta-eulietan, hibridoei ugaltzea galarazten dieten geneak identifikatu dituzte Pragako Zientzien Akademiako eta Rochester Unibertsitateko ikertzaileek, hurrenez hurren. Bi espezie desberdin gurutzatuta sortzen direnei deitzen zaie hibrido, eta, gehienetan, antzuak izaten dira. Antzutasuna zer genek sortzen duen jakitea garrantzitsua da, espezieen eboluzioaren ikuspuntutik. Izan ere, banako horiek ez dute aurrera egiten, eta, beraz, eboluzioak beste bide batetik jarraitzen du. Orain arte, baina, halako gene gutxi identifikatu dituzte (oraingoak aintzat hartuta, ez dira dozenara iristen); beraz, hemendik aurrera ere badute lana ikertzaileek.

1
249
2009
1
009
Genetika
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila