Hezurretarako lekeda

Hezurren hausturak osatzeko erabiltzen ari den ore edo lekeda berriaren osagai nagusiak kaltzio eta fosfato baino ez dira, hezurren osagai nagusiak, hain zuzen.

Kaltzioa eta fosfatoa. Sinplea iruditu arren, bi elementu horien nahasketak orain arteko buruhauste eta hezur-hauste gehienak ahazteko aukera eskainiko digula zabaldu da. Izan ere, hezurren hausturak osatzeko erabiltzen ari den ore edo lekeda berriaren osagai nagusiak kaltzio eta fosfato baino ez dira, hezurren osagai nagusiak, hain zuzen.

Orearen erabilera normalduz gero, akabo igeltsuak edo ebakuntza luzeak, egun berean hezurra osatzeko bidea emango baitu.

Substantzia berri hori hortzetako pastaren modukoa da. Hautsitako hezurrean injektatzen da eta hiru minuturen buruan lehorra dago jadanik eta hezurra itsatsirik. Hezurrarekin erabat berdintzeko, hau da, zeharo lehortzeko, 12 ordu baino ez ditu behar izaten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila