Hezurrak sendatzeko material berrria

Colorado-ko unibertsitateko kimikari-talde batek hezur hautsiak azkarrago sendatzeko material berria garatu du. Materiala hezurrean kokatu eta denborarekin degradatu egiten den polimeroz osaturik dago. Baina era horretako material degradagarriek ez bezala, erresistentzia handia du eta hezur kaltetua eusteko gai da, hezurra muinetik hasita sendatzen doan bitartean. Ikertzaileen arabera, sendagileak nahi duen itxura eman diezaioke polimeroari gero hezurrean kokatzeko. Hezurrak sendatzeko behar duen denboraren arabera, materialaren degradazio-denbora ere kontrola daiteke, eta guztiz desagertu ondoren, hezurra oso-osorik geratzen da. Era horretako materialak hezurren tratamenduan erabiltzea iraultza suposatuko dute, orain arte erabili izan diren iltzeak baino askoz praktikoagoak baitira eta ez baitute aztarnarik uzten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila