Hezur-muin fosildu bat aurkitu dute

Hezur-muin fosildu bat aurkitu dute
2006/10/01 | Elhuyar

Duela hamar bat milioi urteko arrabio eta igel fosil batzuk aurkitu dituzte Librosen (Teruel), eta hezur-muina oso ondo kontserbatua omen dute. Ez da aurkikuntza makala; izan ere, fosiletan ehun gogorrak kontserbatzen dira, baina nekez bigunak. Bada, hezur-muin horri esker, arrabio eta igel haien proteinak aztertuko dituzte, eta, zortea alde badute, baita DNA ere.

1
224
2006
10
006
Paleontologia; Zoologia; Biologia; Genetika
Berriak labur
3
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila