Hezur-mentuak hobeto eransteko tratamendua

Untxiei eginiko hezur-mentuen barnean talka-uhinen tratamenduak baskularizazioa erabat areagotzen duela ohartu da F. J. González Iruñeko medikua. Bi motatako hausturen ondoren ezinbestekoak dira hezur-mentuak: alde batetik zatikatuak ditugu, tamaina txikikoak dira eta ez dute arazo handirik eragiten, oso azkar eransten baitira. Bestetik, mentu handiagoak edo estrukturalak ditugu: hilotz baten hezur-zatiak izan ohi dira.

45 untxiri eginiko esperimentua ondoren, mediku nafarra ohartu da talka-uhinen tratamenduak baduela eraginik hezur-mentuen baskularizazioan: tratatutako untxien hezur-mentuetan (automentu nahiz alomentuetan) baskularizazio-kanalen kopurua askoz ere handiagoa da tratamendu hori jaso ez dutenekin alderatuta.

Orain arte tratamendu hori giltzurrun-kalkuluetan eta ortopedia patologikoetan baizik ez da erabili.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila