St. Louis Mediku Eskolako ikertzaileek Bacteroides thetaiotaomicron bakterioaren genoma deskodetu dute. Lau mila eta zortziehun gene ditu eta horietatik ehun baino gehiagok hesteetatik azukreak berreskuratzeko proteinak kodetzen dituzte.
Ikertzaileen ustez, giza gorputzean bizi diren mikroorganismoen genoma ezagutzeak bien arteko elkarrekintzak hobeto ulertzen lagunduko du. Giza hesteetan gutxienez mila bakterio espezie daude eta, guztiek batera, giza genomak baino ehun bider gene gehiago dituztela pentsatzen da. Bakterio horiei esker, gizakiok gai gara, adibidez, berez xehetu ezin ditugun hainbat elikagai metabolizatzeko.