Heriotza basoan

Eskoziako basoetan bizi diren basoilarrak ez daude lasai egoteko moduan. Urtero ehundaka ale hiltzen dira basoetan zehar ipinirik dauden alanbrezko hesien kontra jota. Izan ere, orein dentsitate altuak dauden tokietan, zenbait gune hesitzea erabaki zen basoko zuhaitz gazteen biziraupena bermatzeko.

Emaitzak ikusita, ordea, kontserbazionistak, hesi hauen aurka azaldu dira eta oreinak ehizatu eta kudeatzea eskatzen dute.

Ehundako basoilar hiltzen dira urtero Eskozian basoetan ipinirik dauden hesien kontra jota.

Duela gutxi argitara eman den txosten batek dioenez, 1994. urtean 2.200 basoilar zeuden Eskozian eta urtero era honetara hiltzen den kopurua ikusita berriz, 2003. urterako 200 ale baino ez direla geratuko aurreikusi dute. Gisa honetako populazio txikien bideragarritasuna, berriz, oso zaila izango litzateke.

Txosten berean adierazten denez, 1995. urteko maiatza eta 1997.eko apirila bitartean, 16 itxitura aztertu ziren eta orotara 437 istripu zenbatu ziren, horietatik 89 basoilarrak ziren.

Hesien sarea, laranja kolorekoa ipiniz gero, istripu-kopurua murriz daitekeela ere proposatu izan da, baina beti ere, behin-behineko neurri gisa proposatzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila