Giza genoma ikertzeko HGRI institutuak 18 espezieren genomak deskodetzeko asmoa du. Lehenengo aldia da hainbeste bizidun aukeratzen direla haien genomak deskodetzeko, bizidun txikietatik hasi eta handietaraino: barraskiloak, arrak, katua, Afrikako sabanako elefantea...
Espezie horiek aukeratzeko irizpide bat zen ugaztunen zuhaitz genealogikoaren adar bakoitzeko espezie bat hautatzea, gero giza genomari buruzko informazioa osatu ahal izateko. Izan ere, espezie desberdinen genomak alderatuta informazio baliagarria jasotzen dute ikertzaileek.
Institutuko ikerketa-zuzendariaren esanean, “sekuentziatzen dugun genoma berri bakoitzarekin, gero eta hurbilago gaude jakitetik zein diren gizakiaren garapenarekin, osasunarekin eta gaixotasunekin lotutako gene garrantzitsuenak”.