Heldutasunerako jauziaren eragilea

Heldutasunerako jauziaren eragilea
2009/01/01 | Elhuyar

Argitu gabe dute oraindik adituek zer unetan eta zerk aginduta abiarazten diren nerabezaroarekin lotutako aldaketak. Nerabezaroaren pizgailu izan daitekeen hormona bat, neurokinina B hormona, identifikatu du Turkiako Çukurova Unibertsitateko talde batek. Horretarako, hipogonadismo-arazoen eraginez nerabezaroko aldaketa horiek izan ez dituzten kideak dituzten bederatzi familia aztertu dituzte. Ikusi dute hipogonadismoak jotako kide askok mutazioren bat dutela hormona hori kodetzen duen genean edo hormonaren hartzailea kodetzen duenean. Zientzialariek badakite hormona hori ez dela nerabezaroa abiarazten duen faktore bakarra, baina oso osagai garrantzitsutzat jo dute.

1
249
2009
1
008
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila