Heldu den urteko gripea iragartzeko tresna

Gripearen birusak aldatzeko gaitasun handia dauka eta, ondorioz, txertoa hartuta ere ez gaude salbu. Izan ere, urte batetik besterako txertoa agertzen den azkeneko barietatea kontuan hartuta sintetizatzen da, otsailean Ipar hemisferioan, baina horrek ez du ziurtatzen berriz ere negua iristen denerako aldatuko ez denik.

Gripearen eboluzioa aurreikusi nahian, Kaliforniako Unibertsitatean eredu teoriko bat garatu dute. Ereduak gizakion defentsa-sistemaren presioak birusaren eboluzioa norantz bultza dezakeen aurreikusten du. Metodo horrekin, birusaren eta sistema immunearen arteko elkarrekintza hobeto ulertzeko aukera egongo da eta txerto-diseinatzaileei ere lagunduko diela espero da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila