British Antarctic Survey erakundeko eta Hanburgoko Unibertsitateko biologoek, elkarlanean, animalien inbentario bat egin dute Hego Orkney uharteetan. Alde batetik, azken ehun urteetan argitaratutako datuen bilduma eginda, eta, bestetik, itsaspeko ontziekin animaliak harrapatuta lortu dute espezieen zerrenda osatzea. 1.200 espezie aurkitu dituzte, haietatik 5 ezezagunak. Polotik gertuko zona batean horrelako inbentario bat egiten duten lehen aldia da. Esaten dutenez, Hego Orkney uharteak aukeratu dituzte Galapagoetan baino biodibertsitate handiagoa dagoelako han.