Hau ere distiratsuena

Azken hogei urteotako kometarik distiratsuena apirila aldean izango dugu ikusgai. Gauza bera zioten argazkian ikus daitekeen Hale-Bopp kometari buruz.

Azken hogei urteotako kometarik distiratsuena apirila aldean izango dugu ikusgai. Horrela gertatuko ez balitz, berebiziko atsekabea hartuko luke Yuji Hyakutake astronomiazale japoniarrak, berak izan baitzuen lehen aldiz C/1996 B2 kometaren berri. Lehen kalkuluen arabera, Saturno baino distiratsuago agertuko dela esan zuen Hyakutakek eta jadanik Harvard Smithsonian ikerketa-zentruko astronomoek, berretsi egin dute japoniarraren hipotesia.

Kometa berriak berebiziko ikuskizuna eskainiko digu eta ipar hemisferiotik ikusi ahal izango da gehien. Nolanahi ere, kometaren agerpena nolakoa izango den zehatz mehatz jakiterik ez dago eta oraingoz, ortzeari begira jarraitu beharko dugu. Dena dela, gogoratu Hale-Bopp kometaren magnitudeei buruz esandakoa

Elhuyar. Zientzia eta Teknika, 105. zenbakia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila