Hartz polarra eta hipopotamoa, galtzeko arriskuan

Hartz polarra eta hipopotamoa, galtzeko arriskuan
2006/06/01 | Elhuyar

Hartz polarra eta hipopotamoa galtzeko arriskuan dauden espezieen zerrendan sartu dituzte. Klima-aldaketaren erruz, poloetako izotza urtzen ari da, eta hori hartz polarraren habitata hondatzen ari da. Bestalde, Afrikako hainbat estatutan, ezegonkortasun politikoa dela medio, hipopotamoaren kontrolik gabeko ehiza ugaritu egin da. Kongon, esate baterako, hipopotamoen % 95 desagertu da hamarkada batean. 2006ko zerrendaren arabera, 16.119 espezie daude galtzeko zorian.

1
221
2006
6
017
Ingurumena; Biologia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila