Hari txikia, elektrizitate handia

Hari txikia, elektrizitate handia
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Z. Lin Wang)

Lau mikra zabal eta berrehun mikra luze den hari berezi bakar batekin gailu elektroniko bat energiaz hornitzeko adina energia sortzea lortu du Georgiako Teknologia Institutuko talde batek. Hari hori zapaten zolan itsatsita eramatea nahikoa izango da, haien esanean, energia sortzeko.

Erabilitako haria zink oxidoz, propietate piezoelektrikoak dituen material batez, egina da. Haria gai da elektrizitatea sortzeko, tentsio mekaniko bat jasaten badu. Kasu honetan, haria okertu besterik ez da egin behar elektrizitatea sortzeko: zapatan itsatsita eramango bagenu, oinez goazela okertuko genuke haria.

Aurretik egindako ikerketa baten hobekuntza da orain aurkeztu duten hori. Orain dela hilabete batzuk talde berak esan zuen (Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren martxoko alean eman genuen horren berri) mugitzean energia sortzeko gai zen arropa egiteko moduan zeudela. Baina hainbat arazo izan zituzten zink oxidoa arroparen ehunetan sartzeko, eta beste bide batetik jotzea erabaki zuten.

1
248
2008
12
003
Energia berriztagarriak
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila