Halley kometaren argiak

Txilen dagoen europarren behatoki australetik, Olivier Hainaut eta Alain Smette astronomoek argitasun bereziak detektatu dituzte.

Azken hilabete hauetan, Halley kometa ia ikustezina da, baina aldika ohizkanpoko argitasunak darizkio. Kometa eguzkiaren inguruko bidean guregandik urruntzen ari da, eta joan den otsailean adibidez, 2.140 milioi kilometrora zegoen. Distantzia horretara teleskopiorik handienek ere nekez ikusten dute kometaren nukleoak isladatzen duen argia. Txilen dagoen europarren behatoki australetik ordea, Olivier Hainaut eta Alain Smette astronomoek argitasun bereziak detektatu dituzte. Kometa Saturno eta Uranoren tartean zegoenean, ia ikustezin zen nukleoa nebulosa argitsu bihurtu zen bapatean. Distira lehen baino 300 aldiz handiagoa zen.

Fenomeno hau argitzeko eritzi desberdinak plazaratu dira. Galaxiaz kanpoko objektu ezezagunen batek talka egingo zuen agian kometarekin, eta bere nukleoan metatutako energia kanporatu egingo zuen. Baliteke eguzki-haizeko energia altuko partikulen eta kometaren nukleoaren elkarrekintzaren ondorioz sute moduko hori sortzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila