H-II, elkarlanerako eredu berria

Bakarka baino hobe elkarlanean. Irakaspena ongi hartu omen dute Japonian eta Martxoaren 18an irten zen espaziora ikasitakoaren lekukoa. H-II izeneko kohetearen jaurtiketak lan-eredu berria ezarriko duela uste da. Japoniako historian lehen aldiz, hiru erakundek hartu dute parte era horretako proiektu batean: Espaziorako Institutuak,Garapenerako Espazio-Agentziak eta Energiaren eta Industriaren Garapenerako Elkarteak. Lana arloz arlo banaturik, erakunde hauen eskuetan izan dira kohetearen sorrera, garapena eta jaurtiketa, baita azken orduko arazo teknikoak konpontzea ere.

H-II kohetearen lana ez da xamurra izango. Besteak beste, propultsiorako sistema elektriko berria ikertzeko erabiliko da kohetea, teleskopio-eredu berria probatu eta material elektrikoen portaera aztertu eta gero. Etxerako bueltan, proiektua bideratu duten hiru erakundeek erabili ahal izango dituzte lortutako emaitzak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila