Gripea kutsatzeko kondizio hobezinak aurkitu dituzte

Gripea kutsatzeko kondizio hobezinak aurkitu dituzte
2008/01/01 | Elhuyar

Jakina da gripea negu-partean pairatzen dela gehiago, baina zientzialariek ez dute arrazoi zehatzik aurkitu horretarako. Azalpen bat aurkitu nahian, New Yorkeko ikertzaile batzuek gripea kutsatzeko kondizioak aztertu dituzte. Horretarako, akuriekin egin dute esperimentua. Hainbat akuri, hezetasun- eta tenperatura-kondizio desberdinetan, gripearen birusaren eraginpean jarri dituzte. Horrela aurkitu dute akuri gehien 5 ºC-ko tenperaturan eta % 20-35eko hezetasun-egoeran kutsatzen direla. Kondizio horiek maizago gertatzen dira neguan urteko beste garaietan baino.

1
238
2008
1
006
Osasuna; Mikrobiologia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila