Wisconsin-Madison Unibertsitateko ikertzaileek gripea eragiten duten influenza birusetatik babesten duen peptido bat aurkitu dute. Peptidoak zeluletara sartzea eragozten dio birusari; ondorioz, infekzioak ez du aurrera egiten. Txertoak egiteko balioko duela uste dute, eta hainbat gripe-motatatik babestuko duela, baita hegazti-gripetik ere.