Grabitatea neurtu dute, atomo bat punpaka jarrita

Grabitatea neurtu dute, atomo bat punpaka jarrita
2009/04/01 | Elhuyar

Zehaztasun handiz neurtu ahal izan dute grabitatea Virginia Unibertsitateko fisikari batzuek, rubidio-87 atomoak eta laser-izpiak erabilita. Huts-ganbera batean eta mikrogradu kelvinetako tenperaturan jarritako atomoak laser-izpien gainera erortzen utzi, eta nola errebotatzen duten aztertuta neurtu dute grabitatea. Izan ere, kondizio horietan grabitateak bakarrik mugiaraz ditzake atomoak. Laser-izpien bidez neurtu zuten zer indar behar zuten grabitatearen indarra orekatzeko, eta, beraz, zein den grabitate-indarraren eragin zehatza. Lortutako zifrak bat egin zuen esperotako balioarekin: 9,814 m/s2 dela neurtu zuten.

1
252
2009
4
018
Fisika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila