GPS guztiontzat

Motorolak sateliteen seinaleak jasotzeko gai den munduko txip txiki eta merkeena egin du. 2003ko lehen hilabeteetan merkaturatuko da, eta badirudi GPS sistemen iraultza ekar dezakeela. Izan ere, orain arte telefono mugikorretan, ordenagailu eramangarrietan eta antzerako gailuetan GPS sistema ezartzea zaila eta garestia izan da. Orain arazo horiek gainditu egin dira: txipak 49 mm2-ko neurria du, Pentium 4 txiparen tamainaren erdia, eta gaur egungo GPS sistemen prezioaren laurdenean salduko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila