Gosea kontrolatzeko

Frantziako INSERM erakundeko zientzilariek kolezistozineina degradatzen duen entzima identifikatu dute, eta kolezistozineina da, hain zuzen ere, apetitua kontrolatzen duen molekula. Jaten ari den bitartean neuronek jariatzen duten entzima hau bolumiaren kontrako tratamendu terapeutikoan funtsezkoa izan daiteke. Dena den, entzima injektatu ondoren peptidasa izeneko beste entzima batzuek desaktibatu egiten dituzte.

Jean-Charles Schwartz irakaslearen eta bere taldearen ahalegina orain tripeptidil peptidasa II desaktibazio horren eragilea dela identifikatzea da. Entzima hori inhibitzeko molekula (butabindidoa) sintetizatu dute. Arratoiei ahotik hartuarazi diete molekula hori eta lortutako emaitzak itxaropentsuak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila