"Goraka" programaren lehen etapa

Joan den 1992.eko urtarrilaren 30ean Donostiako Magisteritza-Eskolako areto nagusian Euskal Herriko Industria Elektronikoen Elkarteak antolatutako "GORAKA" programaren barneko lehen masterren klausura-ekitaldia burutu zen.

Master hauek hiru arlotan landu dira, hots, elektronikan eta automatikan, ordenadore-zientzian eta teknologian eta telekomunikazioan. Lehen promozio honetan 37 ikaslek lortu dute diploma eta burututako lanak kalitate handikoak izan dira.

Klausura-ekitaldiarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde den Jon Azua jaunak aurtengo masterren ekitaldiei hasiera eman zion. Aurtengo masterrak lehen aipaturiko gai berak garatu ditu eta horretarako 53 ikasle aukeratu dituzte. Ikasleak Euskal Herrikoak zein atzerrikoak dira.

Aurrekontuak ere ez dira txantxetakoak; ekipamendutan 280 milioi pta. gastatuko bait dira eta hiru urterako aurrekontua 534 milioikoa izango bait da.

Azkenik, aipatu beharra dago master hauetan egindako lanek Euskal Herriko industrigintzan aplikazio zuzena dutela. Gainera, goi-mailako teknologiak erabiltzen direnez, abantaila nabarmenak sor ditzakete euskal enpresentzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila