Gizonezkoen antzutasuna eragiten duen genea identifikatu dute

Giza Ugalketa eta Enbriologiaren Europako Elkarteak urtero egin ohi duen bileran, Amsterdamgo Zentro Mediku Akademikoko hainbat ikertzailek gizonezkoen antzutasunarekin zerikusia duen genea identifikatu dutela esan zuten. Dirudienez, ZNF214 genea da esperma-zelula gutxi ekoiztearen erruduna.

Orain, adituen helburua genea ikertzen jarraitu eta antzutasuna tratatzeko metodoa aurkitzea da. Ikerketa egiteko, hainbat gizonezkoren espermaren ADNa aztertu zuten. Gizonezkoen antzuetatik hiruk hiru mutazio zituzten ZNF214 genean. Antzuak ez ziren gizonezkoetan, ostera, ez zuten mutaziorik aurkitu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila