Anne Chandley eta Howard Cook zientzilari britainiarrek gidatutako batek Y kromosoman gizonezkoengan antzutasuna eragiten duten hamar bat gene identifikatu dituzte. Ikerleak azoospermia edo espermatozito eza zergatik gertatzen den hobeto ulertu nahi dute, gero gizonezkoentzako antisorgailuak lortu ahal izateko.
Ikerketaren beste aplikazio eztabaidatsu bat genetikoki antzutasuna sendatzea litzateke, baina hori giza espeziearen ondare genetikoa manipulatzea litzateke eta etika dela medio eztabaida handiak sortzen dira.