Gizakiaren garunaren eboluzioak bere gailurra jo du. Ipswich-eko ikertzaile batzuen arabera, behintzat, oso zaila izango da gizakiak lortu duen adimen-maila gizakiak berak gainditzea. BT laborategietako zientzilariek diotenez garunaren informazio prozesamendurako ahalmena asko hobetzea ezinezkoa da; neuronen eta odol-basoen arteko oreka mantentzea derrigorrezkoa baitzaio gizakiari.
Kontuan hartu behar dugu gizakiaren garuna animalien erreinuko konplexuena dela: elkarri lotuta dauzkagun neuronen kopurua 1010 eta 1011 bitartekoa da. Loturak, aldiz, 1014 inguru dira. Antzeko konplexutasuneko garuna duten animalia bakarrak baleak eta izurdeak dira. Primateekin alderatuz, esate baterako, gure garuna txinpantzearena baino hiru aldiz handiagoa da
Teorian, garun handiagoa garatzea posible litzateke ikertzaile batzuen ustez. Baina horretarako gorputzak aldaketa batzuk jasan beharko lituzke, nerbio-zelulen funtzionamendua bizkortu, odol gehiago eduki eta garunarentzat toki gehiago egin. Gaur egun, ordea, ez dirudi horrelakorik gerta daitekeenik.