Gizakia antibiotikoak erabiltzen hasi baino askoz lehenagokoak dira bakterioek haiekiko dituzten erresistentziak

gizakia-antibiotikoak-erabiltzen-hasi-baino-askoz-
Permafrostean 30.000 urte eman dituzten bakterioak aztertu dituzte. Arg. Travis

Azken 30.000 urtean izoztuta egon den lurretan, gaur egungo antibiotiko modernoekiko erresistenteak diren bakterioak aurkitu ditu McMaster Unibertsitateko biokimikari-talde batek. Kanadako mendebaldean egin dute laginketa, Dawson hiritik hurbil.

Gaur egungo bakterioekin laginak kutsatzea saihesteko, E. coli bakterio fluoreszentez lainoztatu zuten zulatzeko tresneria. Hala, inolako bakteriorik laginen barrura sartuz gero, berehala hautemango zuten argi ultramorez. Gainera, bildutako laginetan orain dela 30.000 urteko fauna eta flora egoteak egiaztatu zuen laginak garai hartakoak direla.

Laborategian ikusi zuten bakterioek zenbait antibiotikorekiko erresistente bihurtzen dituzten geneak dituztela. Besteak beste, penizilinarekiko, tetraziklinarekiko eta bankomizinarekiko erresistentzia-geneak aurkitu zituzten. Ondoren, bankomizinarekiko erresistentzia-genea berregin egin zuten antzinako DNA-zatiak erabilita, eta genetik proteina ere sortu zuten. Hura aztertzean, ikusi zuten gaur egungo proteina baliokideen jarduera bera eta ia egitura bera dituela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila