Giza kromosoma artifizialak

Legamiaren eta arratoien ondoren, gizakiari heldu zaio txanda. Estatu Batuetako Cleveland-en, Case Western Reserve unibertsitatean John Harrington eta bere taldeak lehen giza kromosoma artifiziala sintetizatu dute.

Kromosoma erdisintetiko eta erdinaturala. Geziak kromosoma artifiziala erakusten du.

Dena den, ADN naturaleko bi elementu nahitaez behar dira horretarako: kromosomaren muturrak eta erdigunea. Gainerako guztia sintetikoa da eta geneez osaturik dago. Jakinmina dago gene horiek izango duten portaera dela eta.

Aurrerapen tekniko honek terapia genetikoan oraindik ez du aplikaziorik, organismoko zeluletara sartzen ez dakitelako, baina ADNa aldatzeko eta konpontzeko tresna izan daiteke etorkizunean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila